Erreserbak: (+34) 626 786 750
Eskaerak: (+34) 669 939 097
Erreserbak: (+34) 626 786 750
Eskaerak: (+34) 669 939 097
Donostian esperientzia gastronomikoen bila bazabiltza, gure gaztandegia bisitatzea da zure plana. Basque Cool Tourren artzaintzara hurbiltzen zaitugu, artisau-gaztagintzaren artera eta, jakina, euskal gastronomiara.
Proposatzen dizkizugun bisita gidatuetan, gure askotariko gaztak eta gure ardien esnearekin artisau erara egiten ditugun gainerako esnekiak ezagutu eta dastatzeaz gain, benetako menu tradizional bat, From farm to table, gozatu ahal izango duzu, gure lehengaian oinarritua. Onena:
Gozatu eta dastatu gure gaztandegian eskuz egiten ditugun gaztak. Gaztagintzaren prozesua ikusteaz gain, gure gaztak dastatu eta Donostiako San Martin Merkatuan dugun Adarrazpi gazta-postuan erosi ahal izango dituzu.
Kalitatezko lehengaia izateaz gain, Adarrazpin labe bat dugu lehen mailako arkume errea eskaintzeko. Euskal gastronomia tradizionala goren kalitateko produktuarekin. Gure arkume errea probatzen baduzu, ziur errepikatuko duzu.
Gure gaztandegian etxeko espezialitateez gozatu ahal izango duzu, besteak beste: arkume errea, urdaiazpiko-kroketak ardi-esnearekin eginak, guk ekoiztutako Idiazabalgo artisau-krema edo gure artisau-postreetako edozein. Galdu ezin duzun esperientzia gastronomikoa Gipuzkoan.
Erreserbatu zure bisita!