Zatoz Adarrazpi gaztandegira, erreserbatu bisita gidatu bat bertara Basque Cool Tourren, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez

Erreserbak: (+34) 626 786 750
Eskaerak: (+34) 669 939 097

Erreserbak: (+34) 626 786 750
Eskaerak: (+34) 669 939 097

Bisitatu gaztandegi tradizional bat

Basque Cool Tourren familia osoarentzako plan paregabe bat eskaintzen dizugu. Bisita gidatua, gure artisau-gaztandegian barrena ibiltzeaz gain, euskal gastronomiaz gozatzeko eta gure gazta eta esnekiak nola egiten ditugun ezagutzeko. Dei iezaguzu!

Kontsultatu zure bisitarako datak libre dauden >>

Basque Cooltour gara

Gastronomia, tradizioa, artisautza eta kultura uztartzen dira Adarrazpin. Donostiatik minutu gutxira gaude, Adarra mendiaren magalean. Naturgune zoragarri batean gure gaztandegi tradizionala bisitatzea proposatzen dizugu, gure sustraiekin eta kulturarekin bat egin dezazun.

Hobeto ezagutu nahi dituzu gure bisita gidatuak?
Xehetasun gehiago ematen dizkizugu hemen.

Erreserbatu zure bisita gidatua gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez Adarrazpi gure gaztandegira, Donostian

Garrantzizko informazioa gure bisitei buruz

1. Gure tour guztiak egin daitezke gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.

2. Bisitak egin ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egina izatea.

3. Tourraren ordainketa lekuan bertan egiten da, gure gaztandegia bisitatu ondoren. Eskudirutan edo banku-txartelarekin.

Standard bisita

Gozatu Adarrazpiko ibilbide osoaz gure produktuak dastatuz! Paketean bisita gidatu bat sartzen da gure instalaziotik, biltegitik hasi eta gaztandegiraino. Ibilbide osoan zehar lagunduko dizuegu gure baserrian, leku bakoitza, bertan egiten ditugun prozesuak eta lanak ondo ezagutu ditzazuen. Zatoz gurekin!

Express bisita

Ezagutu gure baserria eta gozatu euskal gastronomiaz gure menu tradizionala dastatuz. Express tourrean bisita gidatu bat sartzen da gure baserrira, gaztandegi tradizional baten eguneroko zereginak ezagutu ditzazuen. Bisita bazkari tradizional batekin amaitzen da, non gure menuaz seguru gozatuko duzuen. Ezagutu Adarrazpi!

Luxury bisita

Ezagutu gure baserria, ikusi nola egiten dugun gazta bisita gidatu bat eginez gaztandegira eta gozatu menu tradizional batez gure jantokian. Familia-txango baten edo beste plan baten bila bazabiltza, bisita honek dena dauka!

Bisita pertsonalizatua

Gure bisitak zure beharretara egokitzen ez badira, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko, elkarrekin tour pertsonalizatu bat diseinatu dezagun. Kontsulta iezaguzu!

Standard bisita

Express bisita

Luxury bisita

Artaldea ezagutzen

Gure ardiak ezagutuko dituzue gure baserriaren kanpoaldean eta ukuiluan. Han ikusiko duzue zer jaten duten, azalduko dizuegu zein den haien egunerokotasuna eta nola zaintzen ditugun urtaro bakoitzean.

Gure baserria ezagutzen

Adarrazpin barrena gidatutako ibilbide batean, gure egunerokotasuna nolakoa den kontatuko dizuegu, artaldea ezagutuko duzue, ukuilua, jezteko gela eta, jakina, gure produktuak egiten ditugun gaztandegia ikusiko dituzue.

Esnea, gure lehengaia

Ukuilutik ardiak jezten ditugun gelara joango gara. Bertan lortzen dugu gure lehengai nagusia: esnea. Esnea nola lortzen den eta haien ongizatea bermatuz prozesu horretan gure ardiak nola zaintzen ditugun kontatuko dizuegu.

Gaztagintza

Jezteko gelatik gure gaztak egiteko gunera joango gara zuzenean. Han azalduko dizuegu nola ekoizten ditugun gure gaztak eta esnekiak. Gure taldearekin gazta egitera animatzen zarete?

Dastatu gure produktuak

Prozesu osoa ikusi ondoren bada plan hoberik gure gaztak probatzea baino? Bisita amaitzeko, gure gaztak eta esnekiak dastatuko ditugu, Adarrazpiren aho-zaporerik onena izan dezazuen.

Gozatu Adarrazpi menuaz

Luxury bisita gure jantokian amaitzen da. Bertan, menu tradizional bat izango duzue zain, etxeko espezialitateekin: gure arkume errea, etxeko Idiazabal kremazko tostak, ardi-esnearekin egindako urdaiazpiko kroketak eta, jakina, Adarrazpin gure lehengaiekin egindako postre % 100 artisaua. Ziur errepikatuko duzu!

Nolakoak dira bisitak?

Basque Cooltourren esperientzia paregabea eskaintzen dizugu, desberdina eta familia osoarentzat. Bisitatu gurea bezalako gaztandegi bat, ezagutu nola egiten dugun gazta artisau eran eta ezagutu bertatik bertara nolakoa den baserriko egunerokotasuna. Familia-txangoa Gipuzkoan, artzaintzaren mundura, bere historiara, gure eguneroko lanetara eta, jakina, gure artaldera hurbilduko zaituena. Urteko sasoi bakoitza desberdina da, horregatik ez daude bi bisita berdin. Ilea moztea, umatzeko hilabeteak, transhumantzia... Bisita bakoitza esperientzia paregabea eta errepikaezina da.

Abereekin kontaktua izateaz gain, Basque Cool Tourren txangoak erreserbatzea euskal gaztandegi tradizional bat bisitatzea eta gure produktuak egiteko prozesuan parte hartzea ere da. Haurrekin bazatoz, haurrentzako gure gazta-lantegiaz gozatuko dute, eta gazta artisau eran egiten ikasiko dute. Eta gero dastatu ahal izango duzue!

Donostian turismo-plan desberdin baten bila bazabiltza, erreserbatu txango bat gure gaztandegira familia osoarentzat, tradizioa, kultura eta gastronomia uztartuta.