Bisitatu gaituzu eta gure gaztak eta haien barietateak gustatu zaizkizu? Oraindik ez al duzu bisita bat egitea erabaki?
Dena dela, Basque Cooltourren erraz jarriko dizugu gure produktuak eros eta goza ditzazun. Nola egin dezakezu? Bisita ezazu Adarrazpi gure postua Donostiako San Martin Merkatuan. Ainhoa zain duzu gure postuan, gure gaztandegian artisau erara egiten ditugun gazta eta esneki ugari ezagutzeko.
Eta, gainera, bestelako esperientzia bat bizi eta Urnietako gure baserria eta gaztandegia ezagutu nahi badituzu, eman begiratu bat gure tourrei. Aukera desberdinak ditugu zure gustukoena erreserbatzeko, telefonoz edo merkatuko gure postuan. Ezagutu gaitzazu!