Erreserbak: (+34) 626 786 750
Eskaerak: (+34) 669 939 097
Erreserbak: (+34) 626 786 750
Eskaerak: (+34) 669 939 097
Basque Cooltourren egun erdiko plan perfektua eskaintzen dizugu, non elkartu egiten diren euskal natura, tradizioa eta gastronomia. Esperientzia paregabe honetan gure baserria eta artisau-gaztandegia bisitatuko dituzu. Gure gaztandegian eta Donostiako San Martin Merkatuko Adarrazpi gure gazta-postuan aurki ditzakezu gure produktuak.
Abereekin beren ingurunean kontaktua izateko eta artisau-gaztandegi bat barrutik ezagutzeko aukera bestelako esperientzia paregabe bat da familia osoarekin gozatzeko.
Gure bisita gidatuetan, gure baserrian barrena ibiltzeaz gain, gazta modu tradizionalean egiten ikusi eta ikasi ahal izango duzu. Gure gaztandegian askotariko gaztak eta gure ardien esnetik eratorritako produktuak nola egiten ditugun erakutsiko dizugu.
Ezagutu euskal kultura apur bat gehiago, Adarra mendiaren magalean gaztandegi tradizional bat bisitatuz, Donostiatik 15 minutura. Gure gastronomia 0 kilometroko produktu propioekin dastatuko duzu ingurune natural batean. Proba itzazu gure gaztak eta arkume errea!
Erreserbatu zure bisita gidatua gure gaztandegira