Ezagutu ezazu gure TXANGOAN nola egiten duten Mikel Beldarrain eta Inma Iriondok bere Urnietako Adarrazpi Artegian mundu guztian hain ezaguna den Idiazabal Gazta.
Gazta egin ahal izateko hasieratik bukaeraraino prozesu guztia azalduko dizugu eta, besteak beste, Mikelek bere “Metxo” artzai txakurrarekin ardiak nola dominatzen dituen ikusi ahal izango duzu (udaberri eta udaran), eguneroko egin beharretan txakurraren laguntza zenbateraino den garrantzitsua ulertu ahal izateko.
ADARRAZPI ARTEGIA ezagutuko dugu: BELARTOKIA, UKUILUA, JEZTEKO GELA eta GAZTANDEGIA.
Hots, ardiak non bizi diren, nola jezten diren, behin esnea biltzean gaztandegian nola lan egiten duten eta abar. Honetaz gain zuk zeuk MAMIA (urte osoan) edo GAZTA (udazkena, negua eta udaberrian) egin ahal izango duzu gure laguntzarekin (galdeiguzu erreserba momentuan)
Ikusi eta ikasi dugun guztia borobiltzeko gazta dastaketa bat eskeiniko da, eta nahi izanez gero gure denda txikian ohiko euskal produktuak izango dituzu eskuragarri.
Gainera nahi baduzu Adarrazpin hazitako labean egindako ESNE ARKUMEA bazkaldu dezakezu gure egoitzan, baserrian bertan.
Txikienei bereziki gustatuko zaien bisitaldia
Anima zaitez eta zatoz gure ESPERIENTZIA bizitzera!
1.- STANDARD BISITALDIA (2h) = 28€
2.- LUXURY BISITALDIA (4h) = 60€/pax
3.- ARKUME BAZKARIA (3h) = 32€/pax
ERRESERBA EGITEKO PAUSOAK:
Aukeratu eguna egutegian klikatuta eta ilundu egingo da. Ondoren laukitxoak bete zure datuekin eta bidali:
- Izena
- Abizena
- Zure posta elektronikoa
- Telefonoa
*Bukaerako laukitxoan datu hauek jarri:
Aukeratutako EGUNA
Bisitaldi MOTA
ORDUA
Pertsona KOPURUA
Zure eskaera jaso ondoren eskuragarri dagoen aztertuko dugu, eta jakin bezain laister email bat bidaliko dizugu konfirmatzeko. Azkenik, ordainketa egiteko eskatuko dizugu erreserba konfirmatuta gera dadin.
OHARRA: Zuk nahi duzun eguna eskuragarri ez badago gure esku dagoen guztia egingo dugu beste egun bat aurkitzeko. Mila esker.
Maps and Directions
Erreserba egutegia
Aukeratu eguna egutegian klikatuta
STANDARD BISITALDIA
28€ /pertsona
Edukia:
- Ardiak ikusi
- Gaztandegia ezagutu: biltokia, ukuilua, jetzi tokia, gaztandegia.
- Elaborazio tailerra, egunean elaboratzea tokatzen den produktua.
- Etxeko produktuen dastaketa.
- Garraio pribatua DOAN 9 eserlekuko ibilgailuan (erabilgarritasunaren arabera)
TOPALEKU: TERMINUS HOTELAREN aurrean (Frantzia Pasealekua, 12), Donostiko "Estación del Norte" RENFE ondoan
Iraupena: 2h
BISITA EGITEKO: datuak bete eskuragarritasuna jakiteko.
- Eskuragarritasuna ez da bermatuta gure erantzuna jaso arte
Talde minimoa 2 pertsona helduak
- Talde handiagoetarako galdeiguzu, prezio bereziak ditugu
Familiak umeekin:
0-14 urte = 7€
LUXURY: BISITALDIA + ARKUME BAZKARIA
60€ /pertsona
Edukia:
- Ardiak ikusi
- Gaztandegia ezagutu: biltokia, ukuilua, jetzi tokia, gaztandegia.
- Elaborazio tailerra, egunean elaboratzea tokatzen den produktua.
- BAZKARIA: ARKUME ERREA
MENUA
-Idiazabal tostak tipula karamelizatuarekin
-Txorizo egosia
-Etxeko kroketak
-Arkume errea entsalada eta patata frijituekin
Etxeko postreak, kafea, ogia, sagardoa eta ardoa.
Haur / gazteak:
10 urterartekoak = 20€
ARKUME BAZKARIA
32€ /pertsona
Edukia:
MENUA
-Idiazabal tostak tipula karamelizatuarekin
-Txorizo egosia
-Etxeko kroketak
-Arkume errea entsalada eta patata frijituekin
Etxeko postreak, kafea, ogia, sagardoa eta ardoa.
- GARRAIOA EZ
Bazkaldu aurretik 20min bisita gidatu bat egiteko AUKERA dago
Iraupena: 3h
Haur / gazteak:
0-10 urte = 12€
IKASTOLAK
5€ /
Informazio gehiagorako kontaktatu gurekin.
Haurrentzat bereziki prestatutako bisitaldi mota

"Hello!
I just want to thank you for a great tour of the farm (Luxury tour) and all the great information that was shared with us about the Basque culture. The restaurant was terrific! The meal was very tasty and large! The service was also very good. I would definitely recommend that restaurant!
My girlfriend, Kelly, will be writing a great review for you on Trip Advisor soon!
Thanks again!
Mike "
Michael McCorry (21/07/2014)

"Thank you so much for an amazing time in the Basque Country and the photos and video! I wish you all the best with the Basque Cooltour Tours and the sheep farm. I already miss the sheep cheese! When I return to San Sebastián I will take another tour.
Best wishes,
Samantha"