Herri Kirolak

HERRI KIROLAK, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie normalki. Hauetako asko hemen sortutakoak eta bereziak dira. Herri kirolen jatorria garai bateko lan jarduera desberdinak aisialdira bideratzean aurki dezakegu. Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin.

"Herri kirol" esapidea nahiko modernoa da; Ipar Euskal Herrian, bestalde, "indar joko" izan da erabili den izendapena.
Eusko Jaurlaritzak 2006an aurrera eramandako Plan Estrategikoaren arabera, 18 dira Herri Kirol kategoria duten kirolak. Herri Kirolen Marka H18K da, 18 direlako kirolak. Hurrengo hauek, hain zuzen:

1. Aizkora proba 2. Sega jokoa 3. Harri jasotzea 4. Sokatira (5-8. Giza-Abere Probak) 5. Giza probak 6. Zaldi probak. 7. Idi probak. 8. Asto probak 9. Lasto altxatzea 10. Lasto botatzea 11. Lokotx biltzea 12. Trontza 13. Zaku eramatea 14. Orga jokoa 15. Ingude altxatzea (16-17. Txinga-Ontzi eramatea) 16. Txinga eramatea. 17. Ontzi eramatea 18. Harri zulaketa

Hala ere, badira beste kirol edo joko batzuk aurrekoez gain, batzuetan herri kiroltzat hartzen direnak:

Ahari jokoa / Aker proba / Antzara jokoa / Artzain-txakurren lehiaketak / Bola jokoa / Estropadak / Oilar-jokoa / Palanka jaurtiketa / Sagar biltzea / Toka.

Zatoz gurekin guztiak ezagutzera!

ERRESERBA EGITEKO PAUSOAK:

Aukeratu eguna egutegian klikatuta eta ilundu egingo da. Ondoren zure datuak emailez bidali:

- Izena
- Abizena
- Zure posta elektronikoa
- Bukaerako laukitxoan datu hauek jarri:

Aukeratutako HERRI KIROLA eta EGUNA
ORDUA (Herri kirolaren arabera)
Pertsona KOPURUA

1.- Guri zure eskaera iristen zaigunean zilegitasuna ikuskatuko dugu.
2.- Behin hau ziur jakinda email bat bidaliko zaizu baiezko edo ezezkoarekin.
3.- Baiezkoa jasotzean, "Erosi" botoiari eman eta ordainketa egin.
4.- Zure ordainketaren abisua iristen zaigunean erreserbaren konfirmazioa bidaliko dizugu emailez.

OHARRA: Zuk nahi duzun eguna eskuragarri ez badago jar zaitez mesedez gurekin harremanetan eta gure esku dagoen guztia egingo dugu laguntzeko. Mila esker.

Erreserba egutegia

Calendar is loading...

Aukeratu eguna egutegian klikatuta

HERRI KIROLAK

35€ /pertsona

Edukia:

  • Herri kirol jai, erakustaldi eta txapelketa nagusitan egun pasa
  • Garraio pribatua DOAN 9 eserlekuko ibilgailuan

Iraupena: Finkatu gabea

IRTEERA ORDUA: ERRESERBA MOMENTUAN ADOSTUKO DA BEZEROAREKIN
TOPALEKUA: Donostiako "Estación del Norte" tren geltokia (RENFE)

Max 8 pertsona Min 2 pertsona edo 70€
Talde handiagoetarako kontsultatu

Haur / gazteak:
0-3 urte = DOAN
4-14 urte = 15€