ARALAR Parke Naturala

Euskal kulturak edan duen aintzinako iturrira salto egingo dugu, Aralarreko Parke Naturalera. Donostiatik 70 kilometrotara gordetzen da Euskal Herriko historiaurrea, bertan aurkitu ditzakegun hirurogeitik gora dolmen, tumulu, cromlech eta menhirrek frogatzen duten bezala.

Aralar mendigune karedunak Gipuzkoako hego-ekialdean du muga mendikate beraren nafar partearekin. Euskal Herriko mendialderik garrantzitsuenetakoa da, bai altuerari bai hedadurari dagokionez. Bere garrantzi ekologikoa, monumentu megalitikoak eta nekazaritza eta abeltzaintzarako erabilpena biziki interesgarriak dira: Aralar Gipuzkoako artzaintza-eremurik inportanteena da, ardi latxa nabarmenduz.

Txindoki (1.331 metro) mendiaren silueta bakartua erakargarri zaio mendizaleari eta oinezkoari. Parke naturalak nahi haina ibilbide luze eta laburrak eskaintzen ditu eta bitxitasun askoko aldeak daude, hala nola "Ataungo Domo" tokiko gailurrak, Akaitzeko pagadia, Pardelutz glaziar zirkua, etab.

Gipuzkoako hego-ekialdean kokatua, parkea alboan dituen Nafarroako lurretan ere barneratzen da. Gipuzkoari dagokion zatia Ataun, Zaldibia, Abaltzisketa, Amezketa, Lazkao, Tolosa herrien eta Ernio-Aralar Mankomunitatearen artean banatzen da.

Aralar parkeko zeru gainetan sai arreak, sai zuriak, arrano beltzak eta baita ugatzak ere ikusi daitezke maiz hegan egiten. Katalogatutako ornodun espeziak 147 dira, besteak beste, bisoi europarra, muturluzea, orkatza edota basurdea. Mendian gora egin ahala, Aralarko artadiak eta hariztiak leku egiten diete pagadiei eta harkaitzei.

ERRESERBA EGITEKO PAUSOAK:

Aukeratu eguna egutegian klikatuta eta ilundu egingo da. Ondoren zure datuak emailez bidali:

- Izena
- Abizena
- Zure posta elektronikoa
- Bukaerako laukitxoan datu hauek jarri:

Aukeratutako EGUNA
Bisitaldi MOTA
ORDUA gutxi gora behera (goizez soilik)
Pertsona KOPURUA

1.- Guri zure eskaera iristen zaigunean zilegitasuna ikuskatuko dugu.
2.- Behin hau ziur jakinda email bat bidaliko zaizu baiezko edo ezezkoarekin.
3.- Baiezkoa jasotzean, "Erosi" botoiari eman eta ordainketa egin.
4.- Zure ordainketaren abisua iristen zaigunean erreserbaren konfirmazioa bidaliko dizugu emailez.

OHARRA: Zuk nahi duzun eguna eskuragarri ez badago jar zaitez mesedez gurekin harremanetan eta gure esku dagoen guztia egingo dugu laguntzeko. Mila esker.

Erreserba egutegia

Calendar is loading...

Aukeratu eguna egutegian klikatuta

ARALAR Parke Naturala

120€ /pertsona

Edukia:

  • 3h-tako ibilaldia Aralarreko Parke Naturalean. ZAILTASUNA: Erraza
  • Hamaiketakoa
  • Aralarko San Migel Santutegira bisitaldia
  • Bazkaria Baraibarren
  • Garraio pribatua DOAN 9 eserlekuko ibilgailuan

Iraupena: 8h aprox.

IRTEERA ORDUA: 08:00 a.m.
TOPALEKUA: Donostiako "Estación del Norte" tren geltokia (RENFE)

MAX. 8 pertsona MIN. 4 pertsona
Talde handiagoetarako kontsultatu

URTE OSOAN ESKURAGARRI, NEGUAN IZAN EZIK (eguraldiaren arabera)

Haur / gazteak:
0-7 urte = EZ GOMENDAGARRIA
8-14 urte = 50€