Sagardoa eta Itsasoa

ITSASOA eta SAGARDOA uztartzen dituen txangoa.

Alde batetik, ITSASOAREN esperientzia bizitzeko bi aukera eskeintzen dizkizugu:

A) AQUARIUM museora bisitaldi gidatua + Donostiako Badian zehar txalupa irtenaldia.
B) Pasaiako MATER ontzi museora bisitaldi gidatua + Pasaiako Badian zehar txalupa irtenaldia

Eta itsasoaren esperientziaren ondoren, SAGARDOARENA.

Sagardoaren sekretu guztiak ezagutu nahi badituzu eta benetako sagardotegi bat ezagutu nahi baduzu hau da zure ESPERIENTZIA.

ASTIGARRAGA baino sagardotegi gehiago dituen eta sagardoarekin lotura gehiago duen herririk ez dago Euskal Herri guztian. Bertako SAGARDOETXEARA eramango zaitugu bisita gidatu baten bitzartez sagardoaren historia ezagutu dezazun. Gainera bukaeran pintxo bat eta sagarrarekin egindako edari ezberdinak dastatu ahal izango dituzu.

Eta SAGARDOAREN ESPERIENTZIARI bukaera emateko sagardotegi batetara eramango zaitugu bazkaltzera bertan sortzen den giro paregabeaz gozatu dezazun.

SAGARDO DENBORALDIA urte hasieratik maiatza bukaera arte doa. Garai horretan sagardogile guztiek sagardo produkzioa amaituta izaten dute eta kupeletan sartzen dute edateko prest. Denboraldiak irauten duen bitartean zuzenean kupeletatik edan daiteke sagardotegiko menuarekin batera.

# SAGARDOTEGI MENUA #

  • MAKAILU TORTILLA
  • MAKAILU FRIJITUA TIPULA ETA PIPER BERDEAREKIN
  • TXULETA
  • IDIAZABAL GAZTA, IRASAGARRA ETA INTXAURRAK
  • SAGARDOA TXOTXEAN

Gaur egun, sagardo denboraldiaz kanpo ere gozatu daiteke sagardotegi batera jun eta kupeletik zuzenean edateko aukeraz, sagardotegi askok urte guztian ateak irekita izaten bait dituzte.

Sagardogileak “txooootx” ohiu egin eta sagardozaleek mahaia utzi eta kupelera sagardoa edatera jotzen dutenean sagardotegian sortzen den giro paregabea deskriba ezina da…

Zatoz ESPERIENTZIA honetaz gozatzera!

ERRESERBA EGITEKO PAUSOAK:

Aukeratu eguna egutegian klikatuta eta ilundu egingo da. Ondoren zure datuak emailez bidali:

- Izena
- Abizena
- Zure posta elektronikoa
- Bukaerako laukitxoan datu hauek jarri:

Aukeratutako EGUNA
Bisitaldi MOTA
ORDUA: 10:00am/ 12:00am / 16:00pm
Pertsona KOPURUA

1.- Guri zure eskaera iristen zaigunean Sagardotegiarekin harremanetan jarriko gara lekua badagoen ziurtatzeko.
2.- Behin hau ziur jakinda email bat bidaliko zaizu lekua dagoela jakin arazteko.
3.-Lekua dagoela esaten duen emaila jasotzen duzunean, aukeratu duzun bisitaldi motan "Erosi" botoiari eman eta ordainketa egin.
4.-Zure ordainketaren abisua iristen zaigunean erreserbaren konfirmazioa bidaliko dizugu emailez.

OHARRA: Zuk nahi duzun eguna eskuragarri ez badago jar zaitez mesedez gurekin harremanetan eta gure esku dagoen guztia egingo dugu laguntzeko. Mila esker.

Erreserba egutegia

Calendar is loading...

Aukeratu eguna egutegian klikatuta

AQUARIUM MUSEOA + SAGARDOETXEA + SAGARDOTEGIA

90€ /pertsona

Edukia:

  • AQUARIUM museora bisitaldi gidatua
  • Irtenaldia txalupan: Donostiako badia.
  • Astigarragako Sagardoetxea
  • Bisitaldi gidatua, lau hizkuntzatan
  • Edari ezberdinen dastaketa eta pintxoa barne
  • Astigarragako sagardotegi tradizional batean bazkari/afaria
  • Nahi adina sagardo txotxean
  • Garraio pribatua DOAN 9 eserlekuko ibilgailuan

Iraupena: 4h-5h

GOIZEKO TXANDA: 10:00 am / 12:00am
ARRATSALDEKO TXANDA: 16:00pm

Haur / Gazteak:
0-3 urte = DOAN
4-10 urte = 20€
11-17 urte = 30€

MATER ONTZI MUSEOA + SAGARDOETXEA + SAGARDOTEGIA

90€ /pertsona

Edukia:

  • MATER ontzi museora bisitaldi gidatua
  • Irtenaldia txalupan: Pasaiako badia.
  • Astigarragako Sagardoetxea
  • Bisitaldi gidatua, lau hizkuntzatan
  • Edari ezberdinen dastaketa eta pintxoa barne
  • Astigarragako sagardotegi tradizional batean bazkari/afaria
  • Nahi adina sagardo txotxean
  • Garraio pribatua DOAN 9 eserlekuko ibilgailuan

Iraupena: 4h-5h

GOIZEKO TXANDA: 10:00 am / 12:00am
ARRATSALDEKO TXANDA: 16:00pm

Minimo 10 pertsonako TALDEAK

Haur / Gazteak:
0-3 urte = DOAN
4-10 urte = 20€
11-17 urte = 30€

SAGARDOETXEAKO EGUTEGIA:

Asteartetik Larunbatera irekita GOIZ ETA ARRATSALDE
Igande eta jai egunetan irekita GOIZETAN SOILIK
Astelehenetan itxita

Udaran:
Uztaila eta abuztuan egunero irekita