ADARRAZPI Artegi-Gaztandegira bisitaldia

Ezagutu ezazu gure TXANGOAN nola egiten duten Mikel Beldarrain eta Inma Iriondok bere Urnietako Adarrazpi Artegian mundu guztian hain ezaguna den Idiazabal Gazta.

Gazta egin ahal izateko hasieratik bukaeraraino prozesu guztia azalduko dizugu eta, besteak beste, Mikelek bere “Argi” artzai txakurrarekin ardiak nola dominatzen dituen ikusi ahal izango duzu, eguneroko egin beharretan txakurraren laguntza zenbateraino den garrantzitsua ulertu ahal izateko.

ADARRAZPI ARTEGIA ezagutuko dugu: BELARTOKIA, UKUILUA, JEZTEKO GELA eta GAZTANDEGIA.

Hots, ardiak non bizi diren, nola jezten diren, behin esnea biltzean gaztandegian nola lan egiten duten eta abar. Honetaz gain zuk zeuk MAMIA edo GAZTA egin ahal izango duzu gure laguntzarekin (galdeiguzu erreserba momentuan)

Ikusi eta ikasi dugun guztia borobiltzeko gazta dastaketa bat eskeiniko da, eta nahi izanez gero gure denda txikian ohiko euskal produktuak izango dituzu eskuragarri.

Gainera nahi baduzu Adarrazpin hazitako labean egindako ESNE ARKUMEA bazkaldu dezakezu gure egoitzan, baserrian bertan.

Txikienek bereziki gustoko duten bisitaldia

Anima zaitez eta zatoz gure ESPERIENTZIA bizitzera!

Bideoan Mikel eta Inma ikusten ditugu euren ADARRAZPI baserrian ETBk egindako elkarrizketa batean

1.- STANDARD BISITALDIA (2h) = 25€

2.- ARKUME BAZKARIA (3h) = 29,90€

3.- LUXURY BISITALDIA  (4h) = 50€

"Hello!

I just want to thank you for a great tour of the farm (Luxury tour) and all the great information that was shared with us about the Basque culture. The restaurant was terrific! The meal was very tasty and large! The service was also very good. I would definitely recommend that restaurant!

My girlfriend, Kelly, will be writing a great review for you on Trip Advisor soon!

Thanks again!
Mike "

Michael McCorry (21/07/2014)

"Thank you so much for an amazing time in the Basque Country and the photos and video! I wish you all the best with the Basque Cooltour Tours and the sheep farm. I already miss the sheep cheese! When I return to San Sebastián I will take another tour.

Best wishes,
Samantha"

Samantha Johnson (22/07/2014)

ERRESERBA EGITEKO PAUSOAK:

Aukeratu eguna egutegian klikatuta eta ilundu egingo da. Ondoren zure datuak emailez bidali:

- Izena
- Abizena
- Zure posta elektronikoa
- Bukaerako laukitxoan datu hauek jarri:

Aukeratutako EGUNA
Bisitaldi MOTA
ORDUA
Pertsona KOPURUA

Azkenik aukeratu duzun bisitaldi motan "Erosi" botoiari eman eta ordainketa egin. Zure ordainketaren abisua iristen zaigunean erreserbaren konfirmazioa bidaliko dizugu emailez.

OHARRA: Zuk nahi duzun eguna eskuragarri ez badago jar zaitez mesedez gurekin harremanetan eta gure esku dagoen guztia egingo dugu laguntzeko. Mila esker.

Erreserba egutegia

Calendar is loading...

Aukeratu eguna egutegian klikatuta

STANDARD BISITALDIA (LUZEA)

25€ /pertsona

Edukia:

  • Artzain-txakur erakustaldia
  • Gaztandegia ezagutu: biltokia, ukuilua, jetzi tokia, gaztandegia
  • Animaliekin hartu emana
  • Idiazabal gazta nola egiten den ikusi eta ikasi: elaborazio tailerra (interaktiboa)
  • Gazta dastaketa
  • Garraio pribatua DOAN 9 eserlekuko ibilgailuan

TOPALEKU: Donostiko "Estación del Norte" RENFE

Iraupena: 2h

Astelehena: 17h00
Asteartea: 17h00
Asteazkena: 17h00
Osteguna: 17h00
Ostirala: 17h00
Larunbata: 12h00
Igande eta Jai egunak: 12h00

Max 8 pertsona
Talde handiagoetarako galdeiguzu

Haur / gazteak:
0-3 urte = DOAN
4-14 urte = 5€

ARKUME DASTAKETA (BAZKARIA)

29,90€ /pertsona

Edukia:

  • Gaztandegia ezagutu: biltokia, ukuilua, jetzi tokia, gaztandegia
  • BAZKARIA: ARKUME ERREA

-Garaiko produktuekin egindako hasierako beroak
-Arkume errea entsaladarekin
-Etxeko postreak, kafea, ogia, sagardoa eta ardoa.

  • GARRAIOA EZ

Iraupena: 3h

Ostirala: 20h00
Larunbata: 13h30
Igande eta Jai egunak: 13h30
Astean zehar nahiago baduzu galdeiguzu

Max 36 pertsona
Talde handiagoetarako galdeiguzu

Haur / gazteak:
0-3 urte = DOAN
4-14 urte = 12€

LUXURY: BISITALDIA + ARKUME DASTAKETA

50€ /pertsona

Edukia:

  • Artzain-txakur erakustaldia
  • Gaztandegia ezagutu: biltokia, ukuilua, jetzi tokia, gaztandegia
  • Animaliekin hartu emana
  • Idiazabal gazta nola egiten den ikusi eta ikasi: elaborazio tailerra (interaktiboa)
  • BAZKARIA: ARKUME ERREA

-Garaiko produktuekin egindako hasierako beroak
-Esne-arkumea errea entsaladarekin
-Etxeko postreak, kafea, ogia, sagardoa eta ardoa.

  • Garraio pribatua DOAN 9 eserlekuko ibilgailuan

TOPALEKU: Donostiko "Estación del Norte" RENFE

Iraupena: 4h

Ostirala: 17h00
Larunbata: 12h00
Igande eta Jai egunetan: 12h00am
Beste egun batean nahiago baduzu galdeiguzu

Max 8 pertsona
Talde handiagoetarako galdeiguzu

Haur / gazteak:
0-3 urte = DOAN
4-14 urte = 15€

IKASTOLAK

5€ /haurra

Haurrentzat bereziki prestatutako bisitaldi mota