Ezagutu ezazu euskal kultura gure txangoetan: Idiazabal gazta, Sagardotegiak, Txakolindegiak, Donostia, Biarritz, Donibane Lohizune, Hondarribia, Pasai Donibane, Zumaia, Getaria, Zarautz… eta gehiago!

BASQUE: Euskalduna, Euskal Herrian bizi den jatorri ez indoeuroparreko Europako herria. Ezaugarri nagusi gisa euskara duena. Hots, gu geu, Mikel, Inma, Ainhoa eta Kepa. Basque Country, Euskal Herria, gure herria.

COOL: XX. mendeko 20. hamarkadan Lester Young jazz saxofoi joleak erabili zuen "cool" hitza lehen aldiz bere kontzertutako batean New Yorken, abestien hasieran erabltzen zuen ezaugarri moduko bat zen. Gaur egun egunerokotu egin da eta onarpena eta mirespena adierazten ditu.

TOUR: frantseseko tour hitzatik dator, bira edo itzulia esan nahi du. Bidai bat egiteko asmoa erakusten du, irteera lekura itzultzeko borondatearekin.

Basque Cooltour Euskal kultura eta usadiok, aintzinatik gure lurraldean bizi izan direnek jorratu dituztenak zuk ezagutzea nahi dugu.

BASQUE COOLTOUR, euskal kulturaren sustraietaz gozatzeko. #Euskadi #PaísVasco #Basque Country

IDIAZABAL GAZTA famatua nola egiten dugun ikusi eta ikasteko aukera duzu. Zatoz bisitaldi gidatuan Adarra mendiaren magalean dagoen gure ADARRAZPI gaztandegira, paregabeko parajeetaz eta inguruneaz gozatzera. Gipuzkoako SAGARDOAREN sekretu guztiak ezagutzeko aukera ematen dizugu Astigarragako SAGARDOETXEA museoa bisitatzeko ditugun hainbat txangotan. Sagardoari soilik zuzendua dagoen Euskal Herriko museo bakarra da. SAGARDOTEGI batean bazkaltzeko esperientzia zoragarriaz gozatu nahi duzu? Utzi gure esku, inon baino aukera gehiago dagoen lurraldean gaude, Gipuzkoan.

Partikular nahiz enpresa, ume nahiz heldu, bakarkako zein taldeko, bilatu eta aurkituko duzu ziur esperientzia ahaztezin baten zaporea utziko dizun BASQUE COOLTOUR txangoa.

Sagardoa ezagutu

Sagardoetxea + Sagardotegia

Ikusi

HONDARRIBIA – PASAI DONIBANE

Bidasoako eskualdeari bisitaldia

Ikusi

Txakolindegira bisitaldia

Txakolindegia + Dastaketa

Ikusi

ZUMAIA-GETARIA-ZARAUTZ

Urola Kosta eskualdeari bisitaldia

Ikusi